Atzo, Hego Euskal Herrian 697 kasu hauteman ziren. Lurraldeka, 383 izan dira Nafarroan, 159 Bizkaian, 141 Gipuzkoan, 70 Araban eta 13 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Debagoienera etorrita, Bergaran hauteman ziren atzoko positiboen erdiak, eta dagoeneko, 223 dira kutsatu diren bergararrak. Bestetik, Arrasaten bost kasu atzeman zituzten eta 519 dira pandemia hasi zenetik kutsatutakoak. Bukatzeko, Aretxabaletan kasu bakarra baieztatu zen; 128.a hain zuzen ere.
Ospitaleen egoera dela-eta, atzo 42 lagun ingresatu zituzten Hego Euskal Herriko erietxeetan, eta azken datuen arabera, 537 dira ospitaleratuta daudenak; horietatik 72 ZIUn.
Bukatzeko, azken orduetan erregistratutako oinarrizko birsorkuntza datua 0.92koa izan da, EAEn.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.