Abisu horia biharko, euri eta haizeagatik

Ainhoa Arana 2020ko ira. 24a, 14:50

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, ipar-mendebaldeko haizeak eta aire hotzak udazkeneko lehen denboralea eragingo dute. Hala, tenperaturaren jaitsiera nabarmena izango da, udako tenperaturatik udazkeneko balioetara igaroko baita, eta maximoak 12-16 ºC artekoak izango dira. Muturreko fenomeno meteorologikoen ondorioz, abisu horia ezarri dute egubakoitzerako.

Bihar, hilak 25, zaparrada ertain eta trumoitsuak izango dira nagusi kantauri isurialdean. Segurtasun sailak adierazi duenez,  arriskua "handia" izan daiteke eta ondorioz, abisu horia ezarri dute 00:00tik 24:00etara. Kantauriar isurialdeko zenbait tokitan,  00:00tik 18:00etara, 15 litro pila daitezke metro karratuko eta Gipuzkoako ekialdean, berriz, 50-60 litro metro karratuko. 

Haizeari dagokionez, ipar-mendebaldeko haize-boladak 60-80 kilometro orduko izatera heldu daitezke, bereziki eguerdi aldean. Kostaldean, aldiz, 100 kilometro orduko abiadurara heldu daitezke. 

Kostaldean, abisu laranja

Egun arriskutsua izango da biharkoa kostaldean, nabigatzeko zein bainu bat hartzeko. Olatuen altuera 4 metrotik 5 metrora oso bizkor igoko da eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 6-7ko indarrarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak