Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, atzo EAEn egin ziren 9.357 PCR probetan 447 kasu berri atzeman zituzten; horrek esan gura du probak egin zituztenen %4,7k eman zuela positibo. Herenegun baino 556 proba gutxiago egin ziren atzo.
Herenegungo datuekin alderatuta, atzo 151 kasu gutxiago atzeman ziren, eta beherakada hiru lurraldeetan eman da. Bizkaian 227 kasu berri atzeman ziren atzo –bezperan, 263– ; Gipuzkoan 149 –bezperan, 229–; eta Araban 68 –bezperan, 98–. Gainerako 3 kasuak, EAEtik kanpo bizi direnenak dira.
25 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19 dela eta eta momentu honetan 53 daude ZIUn, bezperan baino lau gehiago.
Nafarroa
Nafarroari dagokionez, han ere behera egin zuen atzo positiboen kopuruak: 187 atzeman zituzten denera egindako 2.319 probetan, herenegun baino 147 gutxiago. Proba egin zuten herritarren %8,07k eman zuen positibo. 27 pertsona daude ZIUn Nafarroan, aurreko zenbaketan baino zazpi gehiago. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du era berean atzo bi pertsona hil zirela koronabirusaren ondorioz.
Hiru heriotza Gipuzkoako egoitza zentroetan
Gipuzkoako Foru Aldunditik aditzera eman dutenez, asteburuan hiru egoiliar hil dira lurraldeko adinekoen egoitzetan: bi Hernanin eta bat Donostian. Gaur egun, Bergarako Mizpirualdekoa da ibarreko egoitzetan atzeman duten koronabirus kasu bakarra.