Egubakoitzean zehar, guztira, 9.913 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak zehaztutako zifren arabera. Bezperan 9.166 PCR proba egin zituzten eta 519 kasu atzeman ziren.
Hala, gaurkoan baieztatutako 598 kasu positiboak bezperan hautemandakoak baino 79 gehiago dira. Lurraldeka aztertuta, Araban 98, Bizkaian 266, eta Gipuzkoan 229 positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bost pertsona ere zenbatu ditu Osasun Sailak. Kasu positiboek hiru lurraldetan egin dute gora; Gipuzkoan atzo baino 39 kasu gehiago hauteman dira, 14 Araban eta 34 Bizkaian.
Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19agatik egubakoitzean zehar 43 pertsona ospitaleratu zituzten EAEn, aurreko egunean baino zazpi gehiago, eta ZIUetan 49 lagun daude une honetan, bezperan baino 4 gutxiago. Guztira, 334 pertsona daude Koronabirusagatik ospitaleratuak EAEn.
Nafarroan 300 positibotik gora
Nafarroako Gobernuak zehaztutako datuen arabera atzo egindako 2.833 PCR proben %10,8k eman du positibo azken orduetan. Bi emakumezko hil dira Koronabirusak jota eta guztira 334 kasu berri baieztatu ditu Nafarroako gobernuak gaurkoan, atzo jakitera eman zituenak baino 60 gehiago. Ospitaleratzeei dagokienez, une honetan 193 pertsona daude COVID-19agatik ospitaleratuak Nafarroan, 14 berri azken orduetan, eta 20 lagun daude ZIUn.