>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Atzo 9.166 PCR egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Osasun Sailak jakinarazi duenez, 519 kasu berri hauteman dira: 232 Bizkaian, 190 Gipuzkoan, 85 Araban eta 12 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleratuak, berriz, 36 izan ziren atzo, eta azpimarratzekoa da azken asteetako joerarekin alderatuz, nabarmen egin duela behera. Halere, 291 lagunek jarraitzen dute ingresatuta EAEko erietxeetan eta horietatik 53 daude ZIUn. Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua 0,89koa izan zen atzo; hortaz, ondoriozta daiteke, pandemia atzo ez zela hedatu.
Ikastetxeetan, konfinatuta dauden ikasgelak atzo baino gehiago dira, izan ere, Jaurlaritzak jakinarazi du 172 ikasgela daude itxita, 111 ikastetxetan. Dena den, ez dago jarduna osotasunean eten duen ikastetxerik.
Nafarroako
Nafarroako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, bestalde, atzo egindako 2.800 probetan 274 kasu berri atzeman ziren. Hiru pertsona zendu ziren atzo koronabirusaren ondorioz, eta 183 herritar daude ospitaleetan; horietako 18, ZIUn.
Hiru heriotza Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, hiru egoiliar hil ziren atzo lurraldeko adinekoen egoitzatan: Donostian, Errenterian eta Hernanin. Debagoienean, oraingoz, egoiliar bakarrak dauka koronabirusa; Bergarako Mizpirualdeko egoiliar batek, hain zuzen ere.