16 positibo erregistratu dira azken orduetan Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 18a, 12:59

Atzokoko datuekin alderatuta, gutxiago dira azken orduetan atzemandako kasu berriak. Sei atzeman dira Arrasaten; bost Oñatin; bina Aretxabaletan eta Bergaran; eta bat Leintz Gatzagan, pandemia hasi zenetik lehena. Dagoeneko, 991 dira pandemia hasi zenetik bailaran baieztatutako positiboak

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Atzo 9.166 PCR egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Osasun Sailak jakinarazi duenez, 519 kasu berri hauteman dira: 232 Bizkaian, 190 Gipuzkoan, 85 Araban eta 12 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean.

Ospitaleratuak, berriz, 36 izan ziren atzo, eta azpimarratzekoa da azken asteetako joerarekin alderatuz, nabarmen egin duela behera. Halere, 291 lagunek jarraitzen dute ingresatuta EAEko erietxeetan eta horietatik 53 daude ZIUn. Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datua 0,89koa izan zen atzo; hortaz, ondoriozta daiteke, pandemia atzo ez zela hedatu.

Ikastetxeetan, konfinatuta dauden ikasgelak atzo baino gehiago dira, izan ere, Jaurlaritzak jakinarazi du 172 ikasgela daude itxita, 111 ikastetxetan. Dena den, ez dago jarduna osotasunean eten duen ikastetxerik.

Nafarroako

Nafarroako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, bestalde, atzo egindako 2.800 probetan 274 kasu berri atzeman ziren. Hiru pertsona zendu ziren atzo koronabirusaren ondorioz, eta 183 herritar daude ospitaleetan; horietako 18, ZIUn.

Hiru heriotza Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, hiru egoiliar hil ziren atzo lurraldeko adinekoen egoitzatan: Donostian, Errenterian eta Hernanin. Debagoienean, oraingoz, egoiliar bakarrak dauka koronabirusa; Bergarako Mizpirualdeko egoiliar batek, hain zuzen ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak