Zinemaldiko izarrak euskal modarekin jantziko dira

Mireia Bikuña 2020ko ira. 16a, 20:15
Moda jasangarria, Donostiako Zinemaldian

Zinemaldia 2020ko izarrak janzten proiektuaren baitan 21 enpresak hartuko dute parte Zinemaldiaren bederatzi egunetan. Horien artean dago Amaia Albes arrasatearra. Aurtengo ekitaldiko galetako aurkezleak, aktoreak, dantzariak eta zuzendariak jantziko dituzte.

Donostiako Zinemaldiak, beste behin, tokiko moda jasangarriaren aldeko apustua egin du. Deialdira 35 enpresa aurkeztu ziren, eta horietatik 21 izango dira euren jantziak erakutsiko dituztenak. Honako hauek: Aldabaldetreku (Donostia), Amaia Albes (Arrasate), Ammiu Costura Creativa (Donostia), Bámbola (Errenteria), Cosi 2 Atelier, Eli-Two (Donostia), Eder Aurre (Portugalete), Fanny Alonso (Andoain), Joyería Munoa (Donostia), Lasai Wear (Donostia), Laza Clothing (Donostia), Leire Santillán (Urretxu), Loreak Mendian (Donostia), Maialen Campaña (Donostia), Manuela va de fiesta (Donostia), Matsu Studio (Iruñea), Minimil (Donostia), Soia, Sophie et Voilà (Bilbo), Torrubia & Torrubia (Donostia), Haizea Arranz eta Ural.

Madrilen eta Donostian egindako jantzi-proben ondoren, galen estilo-lanen ardura duen enpresak  jantzien eta osagarrien hautaketa amaitzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak