Zapatuan zehar, guztira, 9.996 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian –7.632 Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2.364 Nafarroan–.
EAEn, 514 kasu positibo berri baieztatu dituzte. Lurraldeka, Araban 84, Bizkaian 264, eta Gipuzkoan 165 positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi den pertsona bat ere zenbatu du Osasun Sailak.
Nafarroan, gainera, 281 positibo berri hauteman ditu Nafarroako Gobernuak, azken orduetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo Hego Euskal Herrian –41 EAEn eta 15 Nafarroan–, eta gaitza duten 68 pertsona ZIUn daude –61 EAEn eta 7 Nafarroan–.