Hamalau kasu berri hauteman zituzten atzo Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 11a, 13:11

Gora egin dute positiboek bailaran. Atzo egindako PCR probek zazpi kasu atzeman dituzte Oñatin, lau Arrasaten eta bana Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan. Guztira, atzoko 14 positibo berriek 863ra igo dute bailarako kasu metatuen zenbatekoa.

Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 8.917 PCR egin ziren atzoko egunez EAEn, eta 574 kasu baieztatu zituzten: 308 Bizkaian, 185 Gipuzkoan, 70 Araban eta 11 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Azken orduetan erregistratutako oinarrizko birsorkuntza datua 1ekoa izan da. 

Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 2.559 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 302 izan ziren positiboak. Atzo, gainera, adineko pertsona bat hil zen. 

Erietxeetako egoerari dagokionez, bilakaerak ez du hobera egin. Atzo beste 42 lagun ingresatu zituzten EAEn, eta 58 gaixo daude ZIUn. Guztira, 247 lagun daude ospitaleratuta; duela hilabeteko zifra baino lau aldiz gehiago.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak