Ikastetxeetan Euskaraldia lantzeko material didaktikoa aurkeztu dute

Ainhoa Arana 2020ko ira. 10a, 15:57

Irudia: Euskaltzaleen Topagunea

Hezkuntza ziklo ezberdinetarako unitate didaktikoak sortu eta denon eskura jarri dituzte. Proiektu honetan Ikastolen Elkartea, Gipuzkoako Urtxintxa eskola eta Irrien Lagunak elkarteko kideek parte hartu dute. 

Euskaraldiak hezkuntza komunitatearen jardunean hizkuntza ohiturak lantzeko eskaintzen dituen aukerak azpimarratu eta euskararen erabilera dinamizatzeko haur eta nerabeen garrantzia nabarmendu dute prentsaurrekoan parte hartu duten eragile guztiek.

Unitate didaktiko hauek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketarako prestatu dituzte eta 3 fasetan banatu dituzte: lehena, Euskaraldia baino lehen burutuko da, egitasmoa girotu eta kontzeptuak ezagutzeko. Bigarren fasea, Euskaraldiak iraun bitartean izango da, besteak beste bidean ager daitezkeen oztopoak aztertzeko eta azken fasea, Euskaraldia amaitutakoan gauzatuko da.

Unitate hauek hezkuntza ez-formalera egokitzeko ahalegin handiak egin dituztela azpimarratu nahi izan dute. Asmo horrekin garatu dute Irria aldizkariaren ale monografiko bat eta Lehen Hezkuntzako unitateetan txertatu dute tresna pedagogiko gisa.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak