Beasain-Bergara A-636 errepideko kanona arautuko duen proiektua aurkeztu dute

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 9a, 15:29

Aintzane Oiarbide diputatuaren esanetan, 2022ko ekainaren 30a baino lehen jarriko da kanona indarrean.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituretako batzordearen aurrean aurkeztu du Oiarbide diputatuak Beasain eta Bergara arteko errepidearen kanona arautuko duen Foru Arauaren proiektua. Halere, oraindik Batzar Nagusiek berretsi beharko dute ordainketa-erregimena.

Diputatuak beste behin esan du bidesaria ezartzea neurri "erakinkorrena, bidezkoena eta koherenteena" dela, Batzar Nagusien gehienagoak onartutakoarekin zein Europako arauekin: "Kanona ezartzeak aukera emango du, aldi berean, eraikuntzak, mantentzeak, kontserbazioak eta ustiapenak eragindako kostuak ikusarazteko, azpiegitura erabiltzen dutenei helarazteko, barneko lurralde-orekako faktoreak sartzeko eta gure errepideek dituzten kontserbazio- eta kudeaketa-kostu handiei aurre egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak