Zortzi kasu berri hauteman dira Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 8a, 12:51

Atzo egindako PCR probek lau positibo hauteman zituzten Arrasaten, bi Bergaran eta bana Aretxabaletan eta Oñatin. Guztira, bailaran 828 lagun kutsatu ditu COVID-19ak. Hego Euskal Herrian berriz, atzo 658 kasu erregistratu ziren.

Jaurlaritzako Osasun Sailak bestetik azaldu du, EAEn egindako 6.836 PCR probetatik 397 direla atzemandako positibo berriak: 216 Bizkaian, 146 Gipuzkoan, 27 Araban eta 8 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Nafarroan berriz, gorakada nabarmena izan da azken orduetan, izan ere, 261 kasu gehiago hauteman dira.

Hego Euskal Herriko ospitaleei dagokienez, atzo 44 gaixo gehiago erregistratu ziren, eta guztira 356 daude; horietatik 57, ZIUn.

Bukatzeko, atzo EAEn erregistratutako oinarrizko birsorkuntza datua 0,98koa da.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, 11 gehiago

Foru Aldundiak emandako datuen arabera, une hauetan 51 dira Gipuzkoako Adineko Egoitzen sarean dauden positiboak. Errenterian, Donostian eta Hernanin erregistratu dira kasuak, eta 103 urteko pertsona bat ere hil da azken orduetan.

Nafarroan, aplikazioa abian

Bestetik, Nafarroan abian da RadarCOVID aplikazioa. Gobernuak azaldu duenez aplikazio "anonimoa, segurua eta kolaboratiboa" da, eta herritarrei deskargatzeko gomendatu die. Bluetooth bidez funtzionatzen du, eta ez du kokapenaren inguruko daturik ematen. Inguruko sakelekoei identifikadoreeak bidaltzen dizkie mugikor bakoitzak (zenbakiz osatutako kodeak dira) eta gorde egiten dituzte 14 egunez. Ondoren, norbaitek positibo ematen badu eta aplikazioari horren berri ematen badio, jasotako kodeen arabera, mezu bat helarazten zaio erabiltzaile bakoitzari, esposizio handia edo txikia izan duen jakinarazteko.

 

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak