Egubakoitzean egindako proben arabera, kasu bana hauteman ziren Antzuolan, Arrasaten, Bergaran eta Oñatin; guztira, lau. Zapatuan egindakoek, berriz, sei atzeman zituzten Arrasaten, bi Bergaran eta bana Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Oñatin; guztira, hamaika. Bukatzeko, atzo egindako PCR probek lau kasu baieztatu zituzten Arrasaten, bi Aretxabaletan eta bat Oñatin; guztira zazpi.
Asteburuan jasotako datuak txertatuta, honako hauek dira, herri bakoitzeko datu metatuak:
HERRIA | ASTEBURUKO DATUA | DATU METATUA | POSITIBOAK 1000 BIZTANLEKO |
Arrasate | +11 | 382 | 17,21 |
Aretxabaleta | +3 | 102 | 14,97 |
Bergara | +3 | 151 | 10,06 |
Oñati | +3 | 115 | 9,65 |
Eskoriatza | +1 | 35 | 8,10 |
Antzuola | +1 | 12 | 4,44 |
Elgeta | 0 | 14 | 12,29 |
Aramaio | 0 | 6 | 3,32 |
Leintz-Gatzaga | 0 | 0 | 0 |
Hego Euskal Herrian, 2.000 kasutik gora
Asteburuak utzitako zenbatekoak handiak izan dira lurralde guztietan; halere, Bizkaian erregistratu dira kasu gehienak. Egubakoitzean, Hego Euskal Herrian, 936 kasu baieztatu ziren, eta zapatuan, 873. Atzo, berriz, 621 izan ziren hautemandako positiboak.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 280 dira EAEko erietxeetan daudenak –horietatik 49 ZIUn–, eta Nafarroan, atzo batutako 10 ospitaleratzeekin, 110 daude ingresatuta –horietatik 8 ZIUn–.
Bukatzeko, Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, asteburu osoan zehar 1etik beherakoa izan da birusaren birsorkuntza datua; zehazki, emandako azken zenbatekoa 0,97koa da.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, 8 positibo berri
Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken orduetan 8 izan dira birusak kutsatu dituen egoiliarrak. Donostiako, Errenteriako eta Hernaniko egoitzetan daude kasu positiboak, eta horietatik 19 Eibarko ospitalean daude.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.