Gaur jokatu dira Espainiako Txapelketako junior mailako errepideko probak: neskena 82 kilometrokoa eta mutilena 134koa. Eta biak ala biak, esprintean erabaki dira. Mutilenean 40 txirrindulari heldu dira azken metroetara irabazteko aukerekin (tartean Aimar Erostarbe eta Unai Cueva) eta neskenean hamazazpi ziklista sartu dira esprintean.
Erostarbe hamargarrena izan da eta Cueva 33.ena, Ayusoren denbora berdinarekin. Hau da, 03.09.20 markatuta. Aldiz, Danel Casais, 51.en lekuan sailkatu da, 03.10.37ko denbora eginez.
Garaik ez du bukatu
Erlojupeko proban modura, Estebezek ondo bukatu du gaurko lasterketa. Ezin izan du esprintean sartu, baina, denbora ona egin du bukaeran: 02.15.50. Bestalde, Xubane Garaik ez du zorterik izan: bitan erori da lurrera eta ezin izan du lasterketa bukatu.