Aimar Erostarbe, bailarako ordezkari onena Espainiako txapelketako erlojupekoan

Mireia Bikuña 2020ko ira. 5a, 19:08

Aimar Erostarbe, Espainiako Txapelketako erlojupekoan.

Txirrindulari oñatiarra bederatzigarren lekuan sailkatu da mutilen proban 0.27.58ko denbora eginez. Aldiz, Garazi Estebez hamaikagarrena izan da 0.33.27ko denborarekin eta Xubane Garai hamazazpigarrena, 0.34.18 eginda. Txapeldunak Juan Ayuso valentziarra (0.26.11) eta Idoia Eraso nafarra izan dira (o.31.16).

Gustura bukatu du Aimar Erostarbek erlojupekoa. "Azken bi lasterketatan erorikoak izan ditut, eta gorputza minduta daukat oraindik. Mallorkara etorri aurretik sentsazio txarrak nituen. Hori horrela, gaurko emaitzak harritu egin nau. Gustura ibili naiz eta emaitza ona dela uste dut", esan dio GOIENAri.

Lesioekin ibili da azken hilabetetan Garazi Estevez. Horregatik zalantza askorekin joan zen Espainiako Txapelketara. "Kontziente nintzen ez zela erraza izango. Psikologikoki ez nago indartsu, eta hori ezinbestekoa da lasterketak irabazteko. Dena den, ikusita nire aurretik sailkatu diren ziklista guztiak nire mailako onenak direla, pozik nago egindako lanarekin", esan du aretxabaletarrak.

Garai, "amorratuta"

Erostarberen eta Estevezen kontrara Xubane Garaik "amorratuta" bukatu du erlojupekoa. "Ohetik jaiki orduko konturatu naiz sentsazioak ez zirela onenak. Bizikleta gainean berdin sentitu naiz. Eman nezakeena baino askoz gehiagorako gai izanda, erlojupekoa eskasa izan da". 

Ibilbide, laua

 Mallorkan jokatzen diharduten Espainiako txapelketako erlojupekoa ibilbide berbera egin dute maila guztietako ziklistek. Ia laua den 21,6 kilometroko ibilbidea. Irteerako orduaren arabera, batzuek, haizea kontra izan dute hasierako hemezortzi kilometroetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak