Azken 15 kasuak kontuan hartuta, dagoeneko 793 dira COVID-19ak kutsatutako debagoiendarrak. Hala, datu metatuak kontuan hartuta, 369 dira Arrasatekoak, 147 Bergarakoak, 112 Oñatikoak, 100 Aretxabaletakoak, 34 Eskoriatzakoak, 14 Elgetakoak, 11 Antzuolakoak, 6 Aramaiokoak eta Leintz-Gatzagan ez da positiborik atzeman.
EAEko datuei dagokienez, 9.145 PCR proba egin ziren atzo eta 605 kasu positibo baieztatu dituzte: 360 Bizkaian, 165 Gipuzkoan, 53 Araban, eta 27 beste lurralde batean erroldatutakoen artean. Zenbatekoa atzo baino altuagoa izan arren, oinarrizko birsorkuntza tasak behera egin du: 0,94koa da, eta horrenbestez, ondoriozta daiteke, pandemia ez dela hedatu bi egunez. Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, bestetik, 10.411 proba egin ziren eta horietatik 111k eman zuten emaitza positiboa.
Hego Euskal Herriko erietxeetan, atzo 66 lagun ospitaleratu zituzten, eta 346 dira une hauetan ingresatuta daudenak. Horietatik 82 dira ZIUn daudenak.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.