17 positibo berri hauteman dira Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 28a, 14:19

Atzo egindako PCR proben arabera, 3 positibo baieztatu dira Aretxabaletan, 1 Arrasaten, 7 Bergaran, 4 Eskoriatzan eta 2 Oñatin. Guztira, Hego Euskal Herrian, 931 kasu atzeman dira.

Atzo Hego Euskal Herrian egin ziren PCR probek 931 positibo berri baieztatu dituzte: 167 Nafarroan, 94 Araban, 432 Bizkaian, 225 Gipuzkoan eta 13 izan ziren EAEtik kanpo bizi direnen artean hautemandakoak. Aurreko eguneko datua baino hobea da, baina pandemia hasi zenetik erregistratutako zenbateko altuenetarikoa da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 54 lagun ospitaleratu ziren atzo, eta 32 pertsona dira une hauetan ZIUn daudenak. Nafarroan bestalde, atzo ez zen ospitaleratzerik izan, baina guztira 64 lagun daude erietxeetan; horietatik 8, ZIUn.

Debagoienean, 17 kasu baieztatu dira azken orduetan; atzo baino 13 gehiago. Honako hau da kasu berri eta metaetuekin egindako herriz herriko mapa:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak