Abisu horia biharko, zaparrada trumoitsuengatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 28a, 11:40

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, muturreko fenomeno meteorologikoak direla-eta, abisu horia ezarriko dute zapatuan; hain zuzen ere, prezipitazio ugariengatik.

Bihar, hilak 29, zaparrada trumoitsuak izango dira nagusi Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek eragin dezakeen arriskuagatik, abisu horia ezarriko da 06:00etatik 24:00etara.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, kantauri isurialdeko zenbait tokitan, ordubetean 15 litro pila daitezke metro karratuko. Zaparradak ertainak eta trumoitsuak izango dira, eta egunaren bigarren partean iritsiko dira batez ere Debagoienera.

Itsasaldean ere, abisu horia

Kostaldean ere ez da giro izango zapatuan, eta batez ere egun arriskutsua izango da bainua hartzekotan edo nabigatzeko asmotan zeudenentzat. 2 eta 2,5 metro inguruko olatuak izango dira, ipar-mendebaldeko hondoko haizeak eraginda, eta haize-ufadek 4-5eko indarra izango dute, itsaskia edo itsaski handia eraginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak