Azken egunetako positibo kopuru handiena Debagoienean: hemeretzi kutsatu berri

Mireia Bikuña 2020ko abu. 26a, 13:08

Debagoieneko Ospitaleko larrialdi zerbitzuetako itxaron gela.

Herrika, honela banatzen dira: Bergaran zortzi, Arrasaten, bost, Eskoriatzan hiru, Oñatin bi eta Aretxabaletan bat. Azken 24 orduetan 9.980 PCR proba egin dira Hego Euskal Herrian, 8.355 EAEn eta 1.625 Nafarroan. Horietatik, 820 izan dira positiboak (700 eta 120).

EAEko positibo gehienak, beste behin, Bizkaian atzeman dira: 363. Gipuzkoan 215 izan dira eta Araban 96. EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean 26 izan dira positiboak.

Ospitaleen egoerari dagokionez, azken datuen arabera, 197 pertsona daude ingresatuta. Horietatik, 30 azken 24 orduetan ingresatutakoak dira. Bestalde, 30 dira ZIUn daudenak.

Adinekoen egoitzetako egoera

Azken 24 orduetan Gipuzkoako sarea osatzen duten adinekoen egoitzetako egoiliarren artean ez da positibo berririk hauteman. Baina,  zentro horietako langileen arten hamazazpi dira kutsatutakoak.

Hori horrela, erabiltzaileen irteerak aldi batera eten dira Gipuzkoako egoitza batzuetan. Positiborik ez dagoen zentro guztietan bisita normaltasunez egin daitezke, izan adinekoen egoitzak edo eguneko zentroak.

Era berean, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko gizarte-unitateak itxita daude prebentzioz.

Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiken sailak kaleratu duen oharrean azpimarratzen da Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen sarea osatzen duten zentroetan 7.810 PCR proba egin dituztela, abuztuaren 21era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak