Banakako alarma-egoerak ezartzeko aukera eskaini die Pedro Sanchezek erkidegoei

Mireia Bikuña 2020ko abu. 25a, 14:50

Pedro Sanchez, gaurko agerraldian.

Ministroen Kontseiluaren ostean Moncloan egindako agerraldian zehaztu du Autonomia-erkidegoetako presidenteen esku dagoela pandemiari aurre egiteko beharrezko neurriak hartzen laguntzeko "tresna juridiko" hori. Horretarako, talde parlamentarioen babesa behar lukete.

Egun, Espainiako Gobernuak dauka alarma-egoera ezartzeko eskumena. Baina, erkidegoren baten horren beharra izango balu, Espainiako Gobernuak duen aginte bakarra zabaldu egingo litzateke, "elkarrekin gobernatzeko borondatea erakutsiz", esan du Sanchezek. Eta gaineratu du alarma-egoera eskatzen duen erkidegoko presidentearekin batera joango litzatekeela parlamentura, arrazoi-sanitarioak azaltzeko, eta beharrezkoak liratekeen luzapen eskaerak egiteko.

Indar armatuen arakatzaileak

Era berean, gaurko agerraldian, Sanchezek esan du, COVID-19aren tendentzia negatiboa menderatzen laguntzeko, Armadako 2.000 kide ipini dituela erkidegoen esku, arakatzaile lanak egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak