Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 5.669 PCR proba egin ditu azken 24 orduetan, eta horietatik 477 izan dira positiboak: 55 Araban, 271 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 19 EAEtik kanpoko bizilagunenak.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 26 pertsona ingresatu zituzten, eta dagoeneko 205 daude ospitaleetan. Horietatik, 29 Zainketa Intentsiboetako Unitatean daude.