Zazpi horietatik sei Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan daude, eta bestea, ospitaleko arreta behar duenez, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalean dago. Egun birusa duten egoiliar guztiak zentro bereko eta, egoitza barruan, sektore bereko egoiliarrak dira.
Bestalde, Zaintza eta Alerta Sistemaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 7.810 PCR proba egin ditu azken asteetan, abuztuaren 21era arte: 3.035 egoiliarren artean, 2.818 langileen artean eta 1.957 eguneko zentroetako erabiltzaileen artean. "Birusaren aurrerapena denbora errealean ezagutzea eta zaintzea da helburua, eta horrela, gizarte baliabideak eta zerbitzuak indartzen jarraitzeko neurri egokiak hartzea", zehaztu du foru bozeramaile Eider Mendozak.