Neurri berriek kutsatzeen kasuetan eraginik izan duten jakiteko daturik ez dute eman Osasun Saileko arduradunek. Datu horiek, hamar egun barru ezagutuko direla esan dute. "Oraingo datuak duela hamar egun kutsatutako pertsonen datuak dira. Aurreko astean hartutako neurriek zenbaterainoko eragina izan duten, hurrengo astean jakingo dugu", esan du Murgak.
Eta, behin, positibo eman ostean, berrogeialdia betetzea "derrigorrezkoa" dela gaineratu du Osasun sailburuak. "Proba egin eta emaitza jakin arte, bakartuta egotez ezinbestekoa da. Eta, positiboa garela jakiten dugunean, berrogeialdia egitea derrigorrezkoa da. Bakartzeak bete ez dituzten pertsonak egon dira, eta hori oso arriskutsua da".