Egubakoitzetik domekara 29 positibo berri Debagoienean

Mireia Bikuña 2020ko abu. 24a, 14:10

Debagoieneko Ospitalearen sarrera.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, honela banatzen dira bailarako positiboak: Arrasaten hamar, Oñatin sei, Bergaran bost, Aretxabaletan 4, Eskoriatzan 2 eta Antzuolan 1. Azken 72 orduetan 19.040 PCR proba egin dituzte EAE-n. Positiboak 1.704 izan dira, eta horietatik 29, bailaran. Nafarroan 95 izan dira diagnostiko positibo berriak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburu osoko datuak ematen ditu astelehenetan. Horien arabera, 19.040 PCR proba egin dituzte egubakoitzetik domekara Euskal Autonomia Erkidegoan. Positibo kopuru handiena, beste behin, Bizkaian hauteman dira. Atzo egindako probatan 246 izan ziren positiboak. Araban, 43 eta Gipuzkoan 140.

Foru Erkidegoan 1.175 proba egin zituzten, eta 95 izan ziren positiboak.

Ospitaleratzeak ere goraka

Positibo kopurua handituz doan heinean, Hego Euskal Herriko ospitaleetan ingresatzen dituzten pertsona kopurua ere handitzen doa. EAEko ospitaleetan 27 pertsona ingresatu zituzten atzo, eta Foru Erkidegokoetan hiru. Nafarroan 60 pertsona daude ingresatuta, eta EAEko ospitaleetan 211.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak