766 kutsatu berri eta hildako bat, asteburuan, Hego Euskal Herrian

Mireia Bikuña 2020ko abu. 24a, 08:39

Debagoieneko Ospitalearen sarrera.

Bizkaian 383 positibo diagnostikatu dituzte, Gipuzkoan 143, Araban 129 eta Nafarroan 105. Bestalde, hildakoa 88 urteko emakume nafarra da, eta Nafarroako Ospitalean zendu da.

Datuen tendentzia, okerrera doana, ospitaleratzeetan ere antzematen da. Azken 24 orduetan 35 pertsona ingresatu dituzte EAE-ko ospitaleetan eta hiru Nafarroakoetan. 

Agerpen berriek ere ez dute etenik. Tuterako eta Errenteriako zaharren etxe banatan hainbat kasu hauteman dituzte, egoiliarren eta langileen artean. Bestalde, abuztuaren 14aren eta 17aren artean, Gernikako taberna konkretu batean egondako herritarrak PCR probak egitera deitu dituzte. Gaur, abuztuak 24, hasiko dira probak egiten. Egun horietan Gernikan egondakoek 900 20 30 50 telefonora deitu beharko dute.

Bestalde, Donostian, hamabost taberna itxi dituzte Amara auzoan, erdialdean, Grosen eta Alde Zaharrean, baina Osasun Sailak ez du PCR probak egiteko beharra azpimarratu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak