Adinekoen egoitzetako bisitak egoiliar bakoitzeko pertsona batetara mugatuko dira

Mireia Bikuña 2020ko abuztuaren 21a

Egoiliarrak eta bisitariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitza-zentroetako erabiltzaileendako araudia egokitu egin du. Gehienez ordubeteko bisitak izango dira, eta bisitaria ez da nahitaez berdina izango beti. Neurri horiek ez dira aplikatuko bizitzaren amaierako prozesuan dauden egoiliarrekin.

Egoiliarrekin egingo diren topaketak mailakatu egingo dira egunean zehar, eta COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak zorroztuko dira. 

Bestalde, azken 24 orduetan ez da positibo berririk hauteman Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean. Beraz, bost pertsonak dute diagnostiko positiboa.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako departamentuak jakinarazi duenez, joan den asteazkenean Azpeitiko San Martin egoitzan bizi zirenei eta langileei egindako PCR proba guztiak negatiboak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak