Gaurko agerraldian irailera begira ipini da bete-betean Murga sailburua. Hilabete "zaila" izango dela esan du, "guztion erantzukizuna" eskatu du eta "burbuila txikiak" sortzeko dei egin du. Osasuna zaintzeko eta COVID-19aren hedapena saihesteko harremanak murriztu behar direla esan du. Bereziki, haurrengan ipini du fokua. "Ezinbestekoa da harreman-talde txikiak bilatzea eta sortzea. Elkarrekin bizitzeko eta gozatzeko. Birusari talde eta pertsona berrietara heltzeko aukerarik ez diogu eman behar", esan du sailburuak.
"Txertoa zeu zara!" esanez bukatu du agerraldia.