Positibo bana Bergaran eta Arrasaten, azken 24 orduetan

Mireia Bikuña 2020ko abu. 20a, 13:07

Erizainak, Debagoieneko Ospitale aurrean.

Euskal Autonomia Erkidegoan atzo egin ziren 7.023 PCR probek 576 kasu berri atzeman dituzte: 117 Araban, 372 Bizkaian, 73 Gipuzkoan eta 14 EAEtik kanpo erroldatutakoen artean. Oinarrizko birsorkuntza tasa (RO) 1,11koa da.

Azken egunetan datuen ostean, beherakada nabarmena izan dute positiboek Debagoienean. Beherakada hori ere nabari da datu orokorrek aitzat hartu ezkero. Horregatik, birsorkuntza tasa geroz eta txikiagoa da. Egun, kutsatutako pertsona batek, batez beste, beste pertsona bat kutsa dezake.

Ospitaleetako egoerari dagokienez, Osasun Sailak jakinarazi du, azken 24 orduetan, 39 ospitaleratze egongo direla, eta ZIUn hogei pertsona daudela. 

Nafarroan, hildakorik ez

Azken orduetan Nafarroan 113 positibo berri atzeman dira egindako 1.805 PCR probatan. Hildakorik ez da egon azken orduetan Foru Erkidegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak