Bost positibo gehiago Debagoienean

Mireia Bikuña 2020ko abu. 19a, 14:13

Erabiltzaile batzuk Debagoieneko Ospitalearen sarreran.

Aretxabaletan bi positibo eta bana, Arrasaten, Bergaran eta Oñatin. Horiek dira bailaran atzeman diren positiboak azken 24 orduetan. EAEn, 7.928 PCR proba egin dira eta, haietatik, 510 positiboak izan dira. Gipuzkoan, 81 kasu atzeman ziren atzo. Birsorkuntza tasa 1,15eko da. 

Lurraldeen arabera: 86 Araban, 316 Bizkaian, 81 Gipuzkoan eta 27 EAEtik kanpo bizi diren pertsonek eman zuten positibo. Ospitaleen egoerari dagokionez, 30 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten hemeretzi pertsona ZIUn daude. 

Nafarroan 85 kasu berri

Azken orduetan Nafarroan 85 positibo berri atzeman dira egindako 1.808 PCR probatan. Hildakorik ez da egon azken orduetan Foru Erkidegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak