Gizarte Zerbitzuen Txoke Planaren baitan 6.280 PCR proba egin dituzte adinekoen egoitzatan, eguneko zentroetan eta gizarte zentroetan, abuztuaren 14ra arte : 2.233 egoiliarrei, 2.106 langileei eta 1.957 eguneko zentroetako erabiltzaileei. Langileen artean baieztatu dira hamazazpi positiboak: hamalau adinekoen egoitzatan lan egiten duten pertsonak dira, bat adingabeen zentroetan eta bi osasun mentaleko zentroetan.
Emaitzak ikusita, Planaren funtzionamendu ona azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak. "Gizarte-baliabideen sare publikoa babestea bilatzen dugu, sare publikoan etengabeko alerta-prebentzio- eta zaintza-egoera aktibatuz, eta ikusten dugu funtzionatzen ari dela. Horren adibide da, langileen artean positiboak izan arren, erabiltzaileen artean kutsadurari eusten ari zaiola ".
Aita Menniko gizarte-zentroa, itxita
Foru Aldundiak kaleratu duen oharrean zehazten da, era berean, Arrasateko Aita Menni ospitaleko gizarte-zentroetako bisitak eta irteerak etenda daudela, ospitaleko langile baten positiboaren ondorioz zentroa itxi egin delako.