Lurraldeka, honela banatzen dira positiboak: Araban 72, Bizkaian 185 eta Gipuzkoan 53. Beste, hamaika positibo ere atzeman dira, baina horiek EAEtik kanpo bizi diren herritarrenak dira.
Ospitaleratzeei dagokienez, atzo, hamazazpi pertsona berri ingresatu zituzten, eta guztira, 165 positibo daude egun ospitaleetan. Horietatik, hamazazpi, ZIUn. Oinarrizko birsorkuntza tasa (RO) 1,16koa da.
Azken bi egunetan beherakada nabarmena izan dute positiboek, baina Nekane Murga sailburuak tentuz baloratu gura ditu datuok. "Bi egun bakarrik dira, eta ezin dugu esan beheranzko tendentzia dagoenik. Aste bateko datuak eskutan egingo dugu balorazioa".
Nafarroan, 51 positibo
Foru Erkidegoan 1.378 PCR proba egin zituzten atzo, abuztuak 17. Horietatik 51 izan ziren positiboak. Gainera, bost pertsona ospitaleratu zituzten.