Osasun Sailak kaleratutako txostenean ikusten da azken egunetan egindako PCR kopurua txikitzen doala, eta baita positiboena ere, oro har. Lurraldeka, honela banatzen dira azken 72 orduetako positiboak: Araban 318, Bizkaian 931 eta Gipuzkoan 244. Gainerako 54 positiboak Hego Euskal Herritik kanpo bizi diren herritarrenak dira.
ZIUn, hamalau pertsona
Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, egubakoitzetik domekara, 69 pertsona ingresatu dituzte positibo ematearren. Egunik korapilatsuena egubakoitza izan zen 32 ospitaleratzerekin. Zainketa berezien unitatean hamalau pertsona daude.
Nafarroan, 61 gehiago
Egubakoitzetik domekara, gaitza atzemateko 1.079 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan, eta horietatik 61 izan dira positiboan. Dena den, ez da hildakorik egon azken hiru egunetan.