Osasun larrialdi egoerak, irailera begira COVID-19a geldiaraztea du helburu. Modu horretan, osasun larrialdi egoera indarrean izatean, hainbat tresna eta eskumen ematen dizkio exekutiboari. Hala, pertsonak etxeetan edo toki seguruetan konfinatzeko aukera izango du Jaurlaritzak, baita arrisku guneetatik herritarrak ateratzeko edo urruntzeko ere.
Neurri horiek adosteko lehen bilera bihar, abuztuak 18, egingo dute, eta horiek bateragarriak izango dira Espainiako Osasun Ministerioak hartutakoekin. Besteak beste, diskoteken itxiera eta kalean edo aire librean erretzeko debekua, baldin eta bi metroko distantzia tartea gorde ezin bada.
Zazpi alorretan
Neurri murriztaileak zazpi alorretan ipiniko dira. Hain justu ere, , gaueko aisialdian, ostalaritzan, osasun zentroetan, ikuskizun jendetsuetan, behaketa zehatzetan eta alkohola eta tabako kontsumoan.
Nafarroan, eguaztenean
Bestalde, Nafarroako Gobernua eguaztenean bilduko da Espainiako Osasun Ministerioak adostuta neurri murriztaileak onartzeko. Ostean, Nafarroareko Araudira egokituko dituzte, eta aldizkari ofizialean publikatuta, indarrean ipiniko dira.