Adineko egoitzetako egoiliarrak paseora atera daitezke gaurtik

Maider Arregi 2020ko abu. 11a, 11:00

Prebentzio eta higiene neurri guztiak zorrotz beteta adineko egoitzetako egoiliarrek paseoak egitera atera daitezke gaurtik. Eremu jendetsuak eta itxiak saihestu beharko dituzte eta gehienez ordu eta erdiko paseoak eman ditzakete beti ere FFP2 maskara jantzita.

Paseoek "izaera terapeutikoa izango dute nagusiki" eta adinekoek "bakarrik edo profesionalek nahiz hurbilekoek lagunduta" egin ahal izango dituzte ibilaldi horiek, "prebentzio eta higiene neurri guztiekin" eta "espazio jendetsu edo itxiak" saihestuta. Gizarte Politikako departamentuak zehaztu du, gainera, ez zaiela irteteko baimenik emango sintomak dituzten erabiltzaileei edota berrogeialdi zein isolamendu egoeran daudenei. Bizikidetza unitatean COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten familiek ere ez dute bisitarik egingo edo senideak paseatzera aterako.

Foru Aldundiak erabaki duenez, Elgoibarko zaharrentzako eguneko zentroak itxita jarraituko du herriko datu epidemiologikoak aztertu ondoren. Arrazoi bera dela medio,  Mutrikuko eguneko zentroaren itxiera prebentiboa ezarri du Aldundiak. Bi herrigune horietako adineko zentroetan, gainera, egoiliarrak ezingo dira paseatzera irten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak