Gipuzkoa eta Bizkaiko ostalariek gaueko aisialdiko mugei helegitea aurkeztuko diete

Maider Arregi 2020ko abu. 10a, 11:00

Uztailaren 29an sartu zen indarren 01:30ean gaueko aisialdi guneak ixteko agindua. Gipuzkoa eta Bizkaiko ostalarien elkarteek diote "neurrigabea" dela, eta dekretuari helegitea jarriko diete EAEko Justizia Auzitegian. Arabako ostalariek begi onez ikusi dute salaketa, baina ez dute helegiterik jarriko.

Errekurtsoa gaur eta bihar artean aurkeztuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian. Elkarteek epaitegiari galdegin diote behin-behineko neurriak hartzea, Jaurlaritzaren agindua bertan behera gera dadin. Izan ere, hala egin du Aragoiko Auzitegiak: ostatuak 01:00etan ixteko agindua baliogabetu du, "justifikatu gabe" zegoelakoan eta ondorioak "larriak" liratekeela ebatzita.

Arabako ostalarien elkarteak adierazi du bat datorrela Gipuzkoako eta Bizkaiko ostalarien elkarteekin, baina ez du bat egingo salaketarekin, gaueko aisialdiak ordezkaritza txikia duelako elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak