Atzo, abuztuak 9, guztira, 4.669 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 353 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 64 positibo Araban, 204 Bizkaian, 75 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan atzeman ziren atzo. COVID-19aren ondorioz, 12 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 4 pertsona ZIUn daude.
Abuztuaren 8an egindako test kopuruarekin alderatuta atzokoak gutxiago badira ere, 10 positibo gehiago atzeman dira eta positiboen ehuneko handiena da gaur Osakidetzak jakinarazi duen kopurua.
Nafarroan ere gora 146
Azken 24 orduetan Nafarroan ere gora egin du nabarmen positiboen kopuru berriak. Atzo, abuztuak 9, guztira 146 positibo atzeman ziren. Kalearen erabilera mugatzeko neurriak aztertzen ari da Iruñeako udala Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.