Amaia Arrietak (Bergara,1974), Londreseko banketxe batean zuen lana utzi, eta, lehen haurra izan zuenean, 2003an, bere denda ireki zuen Chelsea auzoan. Haurrentzat arropa diseinatzen eta saltzen hamabost urte daramatza, baina bere izena mundu osora zabaldu zen Kate Middleton Cambridgeko dukesa bezeroa zuela jakin zenean 2013an, Guillermo printzearendako arropa erosi zuenean, zehazki.
