COVID-19aren egoera okertuz doa: bost positibo berri Debagoienean azken 24 orduetan

Maider Arregi 2020ko abu. 6a, 13:13

Bigarren olatuaren aurrean gaudela ohartarazi berri du Nekane Murga Osasun Sailburuak. "Martxoko olatuarekiko ezberdintasunak dituen arren, eta kutsatu kopuruak ez diren arren martxoan besteko bortitzak, bigarren olatuaren aurrean gaude. Norbanakoaren prebentzioa da neurririk onena eta bi metroko distantzia mantentzen badugu, hobe". Azken 24 orduetan Arrasaten hiru positibo berri, eta agerraldi bana Bergaran eta Oñatin atzeman dira.

Atzo, 5.617 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 338 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 44 Araban, 233 Bizkaian, 57 en Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. COVID-19aren ondorioz 8 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta  5 pertsona ZIUn daude. 1,31 da gaurko R0 indizea.

Nekane Murga Osasun Sailburuak jarduera soziala murriztu egin behar dela ohartarazi du eta bi metroko distantzia mantentzea hobetsi du prebentzio neurri gisa. Martxoaren 28az geroztik kopuru altuena izan da atzo jasotako positiboena: 338.

Sailburuak herritarrei ohartarazpena egin die: "Edozein jarduera sozialetan jendea kutsatzeko arriskua dago asteon; beraz, ahal dela ez parte hartu. Datozen egunetan kutsatzeak igo egingo dira eta baita ere ospitaleratzeak. Gainera, egunero norbait sartzen da ZIUn". Oraingoz, Osakidetza ez dago kolapsaturik, baina Jaurlaritzak iragarri du solairu eta ZIU berriak prestatuko dituztela. 

Nafarroan, 81 positibo

Nafarroan ere hazi egin da kopurua eta atzo 81 positibo antzeman ziren, lagun bat ospitaleratu dute; beste bat ZIUn dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak