Atzo, abuztuak 4, Bergaran kasu positibo berri bat atzeman zuten; Oñatin ostera ere beste bi kasu berri. EAEn, guztira, 5.359 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 241 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 26 kasu atzeman ziren atzo. Birsorkuntza tasa ere zertxobait igo da: 1,26 (atzo 1,20).
Lurraldeen arabera: 58 Araban, 155 Bizkaian, 26 Gipuzkoan eta 2 EAEtik kanpo bizi diren pertsonek eman zuten positibo atzo. Ospitaleen egoerari dagokionez, 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean metatutako datuen arabera, Osakidetzak jakinarazi du 2 pertsona hil direla COVID-19aren ondorioz. Guztira, pandemiak eraginda 1.629 pertsona hil dira. Birsorkuntza tasa ere zertxobait igo da 1,26 (atzo 1,20).
Nafarroan 70 kasu berri
Azken orduetan Nafarroan 70 positibo berri atzeman dira eta lau ospitaleratze. Hildakorik ez da izan eta Nafarroan pandemiak oraingoz, 529 hildako utzi ditu.