Zaharren egoitzetan ez da egoiliarren positiborik atzeman

Maider Arregi 2020ko abu. 5a, 09:37

Gipuzkoako zaharren egoitzek egoiliarren artean positiborik gabe jarraitzen dute. Adinekoendako arreta sarean bi langile gehiagok eman dute positibo eta adingabekoentzako baliabideetan, berriz, ez dago COVID-19 kasurik une honetan.

Atzo, asteartea jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak COVID-19aren egoera zein zen Gipuzkoako egoitza sarean. Gizarte Politiketako departamentuak jasotako zifren arabera, hauxe litzateke foru erakundeak kudeatutako zerbitzu sozialek duten azken ordua:

• Gizarte inklusiorako sareak kasu positiborik gabe jarraitzen du. Sare honetan 54 baliabide ditu Aldundiak, 225 egoitza plaza eta 192 etxebizitza plazarekin.

• Ez dago positiborik, ezta ere, adingabekoen arretara zuzendutako egoitza zerbitzuetan, PCR testean positibo eman zuten sei pertsonek dagoeneko gaixotasuna gainditu ondoren. Sare honetan 400 adingaberi ematen zaio arreta.

• Zaharren egoitzei dagokienez, egoiliarren artean positiborik izan gabe jarraitzen dute. Aldi berean, 8 langilek gaitzaren diagnosian positibo dute; beraz, joan den astean baino bi positibo gehiago daude egoitzetan lanean diharduten langile guztien artean.

Gizarte Politikako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuarekin etengabeko kontaktuan, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du, birusaren hedapena denbora errealean zaintzea eta gizarte baliabide eta zerbitzuak indartzea helburu.

Foru Aldundiak, beste behin ere, osasun neurriak zorrotz jarraitzera dei egin nahi du, maskara beti erabiliz, hori delako COVID-19aren aurrean norbere burua eta gainontzekoak babesteko neurri eraginkorrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak