Azken 72 ordutan, uztailaren 31tik eta abuztuaren 2ra bitartean jasotako datuen arabera, 10 positibo atzeman dira bailaran: uztailaren 31n, Arrasaten 3 eta Oñatin 1; abuztuaren 1ean, aldiz, Arrasaten 2, Antzuolan 1 eta Oñatin 2; eta, atzo, abuztuak 2, kasu positibo bat Oñatin. Oinarrizko birsorkuntza tasa (RO) 1,24koa da EAEn.
Atzo, 2.476 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 156 positiboak izan ziren. Proba gutxiago egin ziren eta positiboak ere gutxiago dira azken 24 roduetan. Lurraldeen arabera, 20 Araban, 105 Bizkaian, 29 Gipuzkoan, eta EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonek eman dute positibo. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 9 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 5 pertsona daude ZIUn.
Nafarroan 78 positibo
Azken 24 ordutan Nafarroan 78 kasu berri atzeman dituzte; kasu bat, aldiz, ospitalean ingresatuta dago.