Positibo gehien Bizkaian hauteman dituzte, 162, Araban 29 eta EAEtik kanpoko erroldatutakoak, ostera, lau izan dira; guztira, 244.
Bestetik, gaur emandako datuetan jaso dituzte bi gaixok jarraitzen dutela ZIUn eta ospitaleratutakoak hamar izan zirela atzo. Oinarrizko birsorkuntza tasa, ostera, 1,22 da.
Nafarroan 48 positibo
Nafarroan, ostera, 1.561 PCR proba egin zituzten atzo; 48 izan ziren positibo eta ospitalean ingresatutakoak zortzi.