Felix Iñurrategiri egindako elkarrizketa K2ra egindako espediziotik bueltan

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 30a, 08:35

ATBko artxiboari hautsa kendu, eta 1994an, Ibilixan dabilena saioan, Felix Iñurrategiri egindako elkarrizketa berreskuratu du GOIENAk. Alberto anaiarekin batera Himalaiako K2 mendiko tontorra zapaltzea lortu eta gero, hango bizipenen berri eman zuen: sufrimendua, nekea, osasun arazoak, etxera bueltan estimatzen dena… 

Eneko Aranguren aretxabaletarrak, ATBko kolaboratzaileak, egindako galderei erantzun zien Felix Iñurrategik patxada handiarekin eta zintzotasunez.

Uztailaren 28an bete ziren 20 urte Felix Iñurrategi hil zela Gasherbrum II mendian izandako istripuan. Mendizale askok izan dute hura gogoan egunotan; izan ere, Alberto anaiarekin batera osatzen zuen bikotea estimu handian zuten askok eta askok.  

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak