GIBa hartutako 6.000 pertsona baino gehiago artatu zituen iaz Osakidetzak

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 3a, 10:00

Aurreko urteetako datuekin alderatuta, sexu-transmisiozko infekzioen diagnostikoetan "gehikuntza" egon dela nabarmendu du Osakidetzak, eta arazoa gizarteratzea adostu du Osasun Sailarekin.

HIES eta STI Euskal Planaren urteko Memoriak jasotakoaren arabera, Giza Immunoeskasiaren Birusa hartutako 6.000 paziente baino gehiago artatu zituen Osakidetzak iazko urtean. Gauzak horrela, Osasun Sailak eta Osakidetzak "gizartearen "sentsibilizazioa handitzearen alde" egin nahi dute, sexu-transmisiozko infekzioak "etengabe" hedatzen ari direla-eta.

Osakidetzak hiru kontsulta ditu sexu-harremanen bidez hartutako infekzioak berenberegi lantzeko; Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude. Azaldu dutenez, iaz, munduko joerarekin bat etorriz, gehikuntza egon zen diagnostikoetan: 711 chlamyidia kasu artatu zituzten (iaz baino 18,7 gehiago), 260 herpes genital (iaz baino % 66,7 gehiago), 412 infekzio gonokoziko (% 16 gehiago) eta 249 sifilis goiztiar (% 35,3 gehiago). GIBari dagokionez, kasuak ez dira areagotu: 147 izan dira erregistratutako kasu berriak, eta iaz, 171.

Osakidetzaren arabera, 2019an, guztira 6.057 pazienteri eman zien arreta tratamendu antirretrobiralekin; 2018an, berriz, 5.852 pazienteri.

Arreta, prebentzioan

2.040 GIB test bizkor egin dira aurten EAEko farmazietan, eta 12 positibo hauteman dira horrela. Bestetik, espezializatutako kontsultek 96 autotest banatu dituzte etxean egiteko eta 129.080 xiringa-kit ere banatu dira (84 mila baino gehiago farmazietan eta 44 mila baino gehiago GKEen bidez).

Azkenik, Osasun Sailak adierazi du aurreko ikasturtean 8.500 nerabek parte hartu zutela GIB/hies, STI eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko programetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak