Sei positibo berri atzeman dituzte Arrasaten atzo egindako PCR proben bidez. Gauzak horrela, pandemia hasi zenetik 276 kutsatze erregistratu dira, eta 1.000 biztanletik, ia 13 dira gaixotasuna hartu duten arrasatearrak.
EAEko datuei dagokienez, 7 izan ziren atzo ospitaleratutakoak, eta oinarrizko birsorkuntza tasa, 1,06koa da.
Aste osoko datuak (EAE)
Eusko Jaurlaritzak astean zehar jasotako datuak batzen dituen txostena argitaratu du gaur, eta bertan hilaren 20tik 26ra bitartean egindako probak hartu ditu oinarri. Data horietan, guztira, 29.215 PCR proba eta 1.298 test azkar egin dira, eta guztira, 841 positibo baieztatu dira PCR bidez eta 71 serologia bidez.
Bestetik, 122 kasu negatibizatu dira eta 53 izan dira ospitaleetan eman dituzten altak. Heriotzei dagokienez, txostenean argitaratutakoaren arabera, dagoeneko 1.626 lagun hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.