Bailaran positiborik ez, baina Hego Euskal Herrian, 172

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 28a

Atzo Euskal Autonomia Erkidegoan egin ziren 4.148 PCR probek ez dute kasu berririk atzeman Debagoienean. Halere, COVID-19a oraindik ere hedatzen ari dela adierazten du oinarrizko birsorkuntza tasak: 1,06koa da. Dena den, azken egunetakoa baino dezente baxuagoa da.

Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, 9 positibo erregistratu dira Araban, 85 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 42 Nafarroan. Horiez gain, kasu bat hauteman dute EAEtik kanpo erroldatuta daudenen artean. Orotara, 172 dira.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 5 lagun ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta une hauetan 4 lagun daude Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak