Alerta horia biharko, tenperatura altuengatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 26a

Jaurlaritzako Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astelehenerako tenperatura altuengatik  eta baso-suteen arriskuagatik. 12:00etatik 19:00etara egongo da indarrean, eta astearterako aldaketa iragarri dute.

Egun eguzkitsu eta beroa iragarri dute biharko. Barnealdean 35 eta 37 gradutik gorako tenperaturak nagusituko direla azaldu du Euskalmetek; kostaldean, berriz, 28 gradura iritsiko dira gehienez. Eguzki-uneak sahiesteko eta ondo hidratatzeko gomendioa luzatu dute.

Asteartean, aldaketa

Asteleheneko giro beroak ez du asteartean jarraituko. Eguraldia zeharo aldatuko da: okerrera egingo du eta tenperaturak behera egingo du barnealdean. Debagoienean,  20 graduren bueltakoa izango da giroa, eta prezipitazioak ere iragarri dituzte arratsalderako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak