Kasu positibo berri bat hauteman dute Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 24a, 13:05

Euskal Autonomia Erkidegoan 136 kasu atzeman dituzte atzo egindako probek: 13 araban, 86 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 2 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean.

Atzo EAEn egin ziren 4.424 PCR probek kasu bat baieztatu dute bailaran; Oñatin, hain zuzen ere. Horrenbestez, pandemia hasi zenetik jasotako datuek Oñatin 53 kasu erregistratu direla adierazten dute; 1.000 biztanletik, ia 5 kutsatu dira, alegia.

Bestetik, datu orokorrei dagokienez, 2 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,49koa da.

Nafarroan, 91 kasu berri

Nafarroako Osasun Sailak jainarazi duenez 91 positibo atzeman dira atzo egindako 1.500 PCR probetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak