Lau positibo berri baieztatu dituzte Debagoienean. Bi Aretxabaletan izan dira, eta dagoeneko, 66 dira pandemia hasi zenetik kutsatu diren aretxabaletarrak. Bergaran, bestetik, positibo berriak 75era igo du metatuen datua eta Arrasaten, kasu berria kontuan hartuta, 261 dira orain arte gaixotu direnak. Bailarako gainerako herriak ere kontuan hartuta honako hauek dira datuak:
HERRIA | POSITIBO AKUMULATUAK | POSITIBOAK 1.000 BIZTANLEKO |
Antzuola | 7 | 3,29 |
Bergara | 75 | 5,12 |
Oñati | 52 | 4,58 |
Elgeta | 11 | 9,68 |
Eskoriatza | 20 | 4,63 |
Aretxabaleta | 66 | 9,26 |
Arrasate | 261 | 11,93 |
Aramaio | 5 | 3,41 |
Leintz-Gatzaga | 0 | 0,00 |
Datu gehiago eta grafikoak ikusgai daude Goiena.eus-eko azken datuak atalean.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.