Hilaren 10etik 14rako gauetan ikusi ahalko da urteko izar-euririk ikusgarriena

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 9a, 09:00

Izar iheskor baten irudia. (Iturria: EFE)

Pertseidak edo San Lorentzoren malkoak izenez ezagunak diren izar-euriak hurrengo astean izango dira ikusgarrienak. Egun horietan orduko 100 meteoro ere ikusi ahal izango dira, eta gainera, ilargia ilbehera egongo da.

Uztailaren 17an hasi eta abuztuaren 24ra bitartean izaten dira Pertseidak gurean, baina, aurten, jarduerarik handiena astelehenetik egubakoitzera bitartean izango da: orduko 100 bat izar iheskor igaroko dira. Izar-euria ikusgarria izan dadin, ilargirik gabeko gauak behar dira –eta, jakina, argi-kutsadurarik gabeko tokietan egotea–. Hortaz, adituen esanetan, aurtengoa bereziki aproposa izango da, izan ere, aktibitate gehien izango den tartean, ilargia ilbehera egongo da.

Jatorria, Swift-Tuttle kometan

Udako Izar-euriaren jatorria Swift-Tuttle kometan dago: eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbidean, kometak meteoroide izeneko hondakin hodeia uzten du, eta bere orbitaren une zehatz baten, gure atmosfera zeharkatzen dute hodei horren hauts partikulek. Une horretan, materia horrek meteoro edo izar uxo izenez ezagunak diren aztarna luze, distiratsu eta irakunkorrak egiten dituzte zeruan. 200.000 km/h abiadura eta 5.000 ºC izaten dituzte izar iheskorrek.

Pertseidak, Perseus konstelaziotik

Pertseida guztiak puntu beretik sortzen direla dirudi –puntu horrek erradiante izena hartzen du–, izan ere, izar iheskorren jatorria markatzen duen lerro bat marrazten badugu, guztiak Perseus kostelazioan sortzen direla dirudi. Horrenbestez, izar uxoak ikusteko, erradiantetik 40º eta 50ºtara begiratzea da adituen aholkua; hau da, hego-ekialdera edo ipar-mendebaldera begira jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak